Evreinoff, Nikolai Nikolaievitx
Errusiar antzerkilaria (Mosku, 1879 - Paris, 1953). Errealismoaren eta naturalismoaren aurka, bizitzatik bertatik hartu nahi izan zituen antzerti-bideak eta Moskuko eta Leningradoko plaza irekietan, milaka antzezle zituela, klaseen arteko borrokako edo sobietarrek agintea hartu zuteneko ekintzak antzeztu zituen. 1925ean Sobiet Batasuna utzi eta Parisen jarri zen bizitzen.
- Everglades
- Evert, Christine
- Évian-Les-Bains
- Evora, Cesaria
- Evora
- Evreinoff, Nikolai Nikolaievitx
- Evren, Kenan
- Evreux
- Evreuxko Etxea
- Evtuxenko, Eugenio Aleksandrovitx
- Ewald, Johannes