eutrofikazio
iz. Biol. Fosforo, nitrogeno eta bestelako elikagai kopurua handitzea ur ekosistema batean, aintzira batean adibidez, berori aldarazten duena. Ekosistemaren emankortasuna eta organismo kopurua hazi egiten da bertara isurtzen diren gai eta hondakin organikoen bidez. Neurrigabeko loratzeak, alga eta mikroorganismo multzoek sarri askotan uraren gainazala estaltzen dute ur-hondoko bizitzarako behar den argiari eta oxigenoari igarotzen eragotziz. Kutsadura prozesu asko, azken batean, eutrofikazio prozesuak besterik ez dira.