Euskadiko Teknologia Elkartegien Sarea
Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologi Elkartegiak (Araba, Donostia eta Zamudiokoak, alegia) biltzen dituen sarea. Euskal Herriko Teknologi Elkartegien Sareko enpresek 158.000 milioi pezeta (950 milioi euro) fakturatu zituzten guztira 1999an, aurreko urteko ekitaldian baino % 40 gehiago. Urte horren amaieran Elkartegietan zeuden 156 konpainiek sorturiko lanpostu kopuruak % 24 egin zuen gora 1998koarekiko; guztira 6.187 lanpostu ziren. Halaber, Elkartegietako enpresa eta zentro teknologikoek 17.000 milioi pezeta baino gehiago (12 milioi euro) erabili zuten I+Grako: EAEko enpresen I+Gko gastuaren % 35. 1998. urteaz geroztik, Euskotek hiru hilabetekariaren bidez ematen du bere jardunaren berri.
- Euskadiko Mugimendu Abertzalea. (E.M.A)
- Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK)
- Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
- Euskadiko Partidu Komunista
- Euskadiko Sozialistak Elkartze Indarra
- Euskadiko Teknologia Elkartegien Sarea
- Euskal Aktoreen Batasuna (EAB)
- Euskal Autonomia Erkidegoa
- Euskal Batasuna
- Euskal Birusa Elkarte Kulturala
- Euskal Ezkerra