euli
iz. Aho xurgatzailea eta bi hegal garden dituen intsektua, pertsonak eta abereak bizi diren lekuetan ugaria (Musca domestica, etab.). v Etxe-eulia (Musca domestica). 8 mm inguru izaten da luze. Begiak anizkunak ditu. Aldiko 150 arrautz egin ohi ditu, baina egoera berezietan 2.000 egin ditzake. Lurralde epeletan eta beroetan bizi da batez ere. Gai organiko isurkariak eta urgarriak xurgatuz elikatzen da. v Haragi eulia (Calliphora vomitoria). Arrautzak haragietan jartzen dituena. v Euli berdea (Lucilia caesar). Euli horren arrautzetatik ateratzen diren harrek infekzio handiak eragiten ditu ganaduetan eta gizonarengan. v Beste euli mota asko ere badira: Ozpin eulia (Drosophyla melanogaster). Tse-tse eulia (Glossina morsitans), eta abar.