Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eulate

Nafarroako udalerria (Lizarrako merindadea), Urbasako mendizerraren ondoan. Mugak: iparraldean Aranaratxe, ekialdean Ameskoabarren, mendebalean Larraona, eta hegoaldean Lana. Goratasuna 730 m. 7,68 km2. 1998ko datuen arabera, 404 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (eulatearrak). Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean galdu zen euskara. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (garia, garagarra, patata, ardi eta behi azienda; langileen % 33) eta industrian (zurgintza, eraikuntza; langileen % 48) oinarritua da. Aipagarriak dira Eulateko Alvareztarren jauregiaren hondakinak, XVIII. mendeko eliza neoklasikoa, lau ermita eta XVI. mendeko gurutze gotikoa. Lehen aldiz XII. mende hasierako dokumentu batean aipatzen da Eulate.