Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eukalipto

iz. Zuhaitz handia, usain biziko hosto puntadunak dituena (Eucaliptus).  v  Eucalyptus generoko 800 bat zuhaitz mota daude. 65 metrotarainoko garaitasuna har dezakete batzuek. Enbor luze zuzenekoak izaten dira gehienak. Azal leuna, berdea edo zuria izaten dute, berritzen denean xaflaka erortzen dena. Australian hazten dira batez ere. Eucalyptus globulus da Europan ezagunena. Hosto usaintsuak ditu; zuhaitza gaztea denean zabalak eta berde argiak dira, eta hazten denean estu luzeak eta berde-ilunak. Papergintzan eta eraikuntzan oso erabilia da zuhaitz horren enborra. Hostoak, berriz, lurringintzan erabiltzen dira.