Eujenio IVa
213. Aita Santua (Venezia, 1383 - Erroma, 1447). Aita Santua 1431-1447 urteetan. Elizako Estatuetako eta Elizako agintea kardinalek eramango zutela hitz eman ondoren izendatu zuten Aita Santu 1431. urtean. Bere garaian kontzilioaren erabakiak Aita Santuarenen gainetik zeudela onartu zuen Basileako Kontzilioak. Colonna familiari aurre egin zioenez, Erromatik Florentziara ihes egin behar izan zuen 1434. urtean. Han bere jokabideari esker, entzute berria lortu zuen, eta azkenik Erromara itzuli zen, Basileako Kontzilioko erabakiak eta Felix V.a antipaparen aginpidea gaindituz.