Etxenike, Pedro Miguel
Nafar zientzialari eta irakaslea (Izaba, 1950). Fisikako ikasketak egin zituen Estatu Batuetan eta irakasle aritu da Suediako, Estatu Batuetako eta Britainia Handiko unibertsitateetan. 1980. urtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua eta bozeramalea izan zen, Euskadiko Autonomia Erkidegoan eratu zen lehen gobernuan, Karlos Garaikoetxea zela buru. 1986. urtetik hona, EHUn materia kondentsatuaren fisikako katedraduna da. Irakasle izan da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, baita irakasle bisitari Cambridgeko Unibertsitatean ere. CSIC-UPV/EHUko Material Mistoen Zentroko zuzendaria da eta Donostiako Internacional Physics Center delako "zientzialari mintegi" eta ikerketa zentroko sortzaile eta presidentea. Hainbat sari eskuratu ditu, horien artean Euskadi Ikerketa saria (1996), Vianako Printzea saria (1997), Asturiasko Printzea saria (1998), Urteko Euskaldun Unibertsala saria (1998), EHUko Urrezko Domina (1998) eta Donostiako Urrezko Domina (2000).