Etxenike Urbistondo, Luisa
Gipuzkoar idazlea, gaztelaniaz idazten duena (Donostia, 1957). Zuzenbidean lizentziatua da eta Donostian antolatzen diren emakume idazleen jardunaldien antolatzaile nagusietakoa. Emakumeek idatzitako literatura ondo ezagutzen du eta hainbat literatura lanetan parte hartu du. Horrez gainera, emakumeei zuzendutako irakurketa eta idazketa lantegiak kudeatu izan ditu Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan, eta itzultzaile lanetan ere aritu da. Lan hauek kaleratu ditu, besteak beste: Querida Teresa (1988), La historia de amor de Margarita Maura (1992), Efectos secundarios (1996), El mal más grave (1997) eta Vino (2000)