Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxarri-Aranatz

Nafarroako mendebaleko udalerria (Aranatzaldea, Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Aralar mendizerra eta Ataun (Gipuzkoa), ekialdean Arbizu, mendebalean Bakaiku, eta hegoaldean Urbasa mendizerra eta Ergoiena. Goratasuna 508 m. 32,64 km2. 1998ko datuen arabera, 2.309 biztanle ditu (etxarriarrak). Auzoak: Etxarri-Aranatz eta Lizarragabengoa. Arakil ibaiak zeharkatzen du udalerria. Euskara, Nafarroako gipuzkera; euskaldunak, % 90. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Industria da ekonomia jarduera nagusia: zurgintza, etxeko tresna elektrikoak, eraikuntzarako gaiak, ehungintza, metalgintza (langileen % 65).  v  Historia. 1312. urtean sortua, Karlos II. Gaiztoak gotorleku bihurtzeko baimena eman zuen 1351. urtean. Etxarri-Aranatzeko dorretxea hartu zuten 1378. urtean Gaztelako soldaduek. Karlistada garaian ere borroka latzak izan ziren Etxarri-Aranatzen.