Etxaniz Arambarri, Nemesio Agapito
(«Erratzu» eta «Amillaitz» deitua) Gipuzkoar idazlea (Azkoitia, 1899 - Donostia, 1982). Lekarozen egin zituen lehenengo ikasketak eta Comillasko apaiztegian apaiz-ikasketak. Argia eta Euskal Esnalean eman zituen argitara bere lehen artikuluak eta ipuintxoak. Hala ere, Espainiako gerraren ondoren egin zituen literatura lanik gehienak. Genero gehienak landu zituen: eleberria, ipuina, olerkia, antzerkia, irratirako elkarrizketak eta kantak. 1952an argitaratu zituen Izeko aberatsa eta Irulearen negarra antzerki lanak. 1967an bere lanen bilduma hautatu bat atera zen Lur berri billa izenburuarekin. Euskal Herriarekiko eta euskararekiko konpromisozko jarreragatik ezaguna egin zen.
- Etxamendi Larralde, Jean
- Etxamendi, Eńaut
- Etxamendi, Jean
- Etxandi, Ignacio
- etxandre
- Etxaniz Arambarri, Nemesio Agapito
- Etxaniz Uribesalgo, Jokin
- Etxano
- etxano
- etxape
- Etxarren