Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1912 - Donostia, 1953). Donostia (1942 eta 1947) eta Madrilgo (1951) erakusketetan jarri zituen bere koadroak ikusgai. Gipuzkoako artistei zuzenduriko 1942. urteko lehiaketan sari nagusia eskuratu zuen. Obra nagusiak: Mayo eta Muchacha leyendo.