Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eszeptizismo

iz. Ezagutza ezin iritsizkoa dela dioen doktrina, egia baden zalantzan jartzen duena.  v  Ezagumena ezin iritsizkoa dela dioen dotrina. K.a. III. mendean, Greziaren gainbeherarekin batera sortu zen, eta estoizismoarekin eta Epikureismoarekin batera aro helenistikoaren hiru filosofia nagusietako bat izan zen. Eszeptizismoak egia baden ere zalantzan jartzen du, eta gizonak hura ezin iritxi duela esaten du. Arrazoi hauek ditu oinarrian: gizonak ezagumenerako dituen baliabideen hutsaltasuna; balizko ezagumen orok subjektuarekiko, denborarekiko eta tokiarekiko duen mendekotasuna; auzi bakoitzaren gaineko iritzi kontrajarriak izatea etab. Eszeptizismoaren zabaltzaile nagusiak Pirron (K.a. 360-271) eta beronen ikasleak izan ziren. Aro modernoan, nor bere erara, Montaigne, Pascal, Hume eta beste zenbait.