Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estomokordatu

izond. Zool. Hemikordatu izena ere baduten itsas ornogabeen taldeko animalia batzuez esaten da. Zizarearen gisakoak dira eta hodi baten barruan bizi dira. Kordatuek zelula-korda bat izaten dute gorputzaren zehar euskarri gisa, “bizkar-korda” deitua. Estomakordatuetan korda hori faringeko luzakin bat besterik ez da. Bakarrik edo taldetan bizi dira, oso sakonak ez diren itsas hondoko hareetan. Gorputzak hiru zati ditu: protosoma, mesosoma eta metasoma. Estomokordatuak lau klasetan banatzen dira: enteropneustoak, balanaglosoak, pterobrankioak eta pogonoforoak.