ester
iz. Kim. Azido karboxiliko batek alkohol edo fenol batekin erreakzionatzean, prozesuan ura galduz, eratzen dn gai kimikoa. Adibidez:
CH3-COOH+C2H5OH ®CH3-COOC2H5+H2O
azido azetikoa + alkohol etilikoa ® etil azetatoa + ura.
Ester mota asko daude. Katea motza duten azido eta alkoholetatik eratutako estereak normalean usain gozoko isurkari lurrunkorrak dira. Ezagunak dira etil azetatoa, disolbagarri gisa eta espasmoaren kontra erabilia, amil azetatoa, zelulosa-bernizen disolbagarri gisa erabilia, binil azetatoa, butil azetatoa, zelulosa nitratoa eta lurrun natural edo artifizialen prestaketan erabiltzen diren beste asko. Estereak dira, orobat, fruituei beren usaina ematen dietenak: muxikari etil butiratoak, sagarrari propil butiratoak, etab. Katea luzeko azidoak glizerina alkoholarekin erreakzionatzean koipeak lortzen dira. Argizariak ere estereak dira.