Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estepa

iz. Landu gabeko lur eremu zabala, zuhaitzik gabea, klima lehorrekoa. Euri gutxi egiten du bertan; belarra urteko zenbait sasoitan baino ez da izaten. Hitz errusiar hau, edozein ordoki erdimortu adierazteko erabili ohi da, baina Europaldeko Errusiaren hegoaldeko eta hegoekialdeko eta Siberiako mendebaldeko ordokiez esaten da batez ere, bertan udan euri eta neguan elur gutxi izaten baita.