Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Este

Italiar familia, Ferrarako (1240-1597) eta Modenako (1288-1796) dukerriak menderatu zituena.  v  Herkules I.a. Estekoa (1433 - 1505). Ferrarako lehen dukea; Ariosto eta Boiardo babestu zituen.  v  Alfontso I.a. Estekoa. Herkules I.aren semea. Ferrara eta Modenako dukea izan zen 1505-1534 bitartean (1476 - 1534). Lukrezia Borgiarekin ezkondu zen (1501) eta Ariosto babestu zuen.  v  Hipolito II.a. Estekoa (1509 - 1572). Alfontso I.aren semea zen, eta Esteko kardinala izan zen. Milan, Lyon eta Narbonako artzapezpikua eta Parmako gobernaria izan zen.  v  Herkules III. Estekoa. Modenako azken dukea. Kargutik kendu zuten Campoformioko hitzarmenaren ondorioz (1797). Bere alaba Maria-Beatrizek Habsburgotarren esku utzi zituen Este etxearen ondasun guztiak, Fernando Austriakoarekin ezkondu ondoren.