Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eskopeta

iz. Ehizan egiteko eta, erabiltzen den fusil arina. || Kanoi luzea duen arma arina.  v  XIII. mendean Italian agertu ziren lehenengo eskopetak (schioppi edo scoppio) burdinazko hodiak ziren, atzeko aldean zurezko euskarririk ere ez zutenak (XV. mendean ezarri zitzaien). XIX. mendean sutautsak, kartutxoek eta tresnak berak aurrerapen handiak izan zituzten: kainoia motzagoa eta arinagoa egin zen, eta bi kainoi batera jartzea ere lortu zen; zehaztasun handiagoa izateko lepoa edo estugunea ezarri zitzaion. 1880. urtean asmatua da errepikaziozko eskopeta, tiroak bata bestearen atzetik segidan botatzeko gai zena.