erruda
iz. Bot. Errutazeoen familiako belar landarea, adar askoko zuztarra eta sortako lore horiak dituena (Ruta graveolens). 30-80 cm izaten da luze. Oso usain garratza darien guruin oliotsuak izaten ditu. Berez, Mediterraneo ekialdean eta Asia Txikian hazten da, baina baratzetan ere landatzen da, gero medikuntzan erabiltzeko. ik. bortusaia, boskoitza.