errubidio
iz. Kim. Metal alkalinoen taldeko gai bakuna (Rb; at.-z. 37; at.-m. 85,47). Solidoa eta biguna da eta zilarraren distira du. Mea uretan eta beste zenbait gai alkalinorekin nahastuta egoten da neurri txikitan. 1861ean aurkitu zuten Bunsen eta Kirchhoff zientzialariek. Potasioaren antzeko tasunak ditu.