Errepublika Arabiar Batua
1958ko otsailean, Egipto eta Siria batu ondoren sortu zen estatu arabiarra. Nasserrek eta Kuattlik, Egipto eta Siriako lehendakariek, bultzatu zuten batasuna. 1958ko martxoan Estatu Arabiar Batua osatu zen, Egiptok, Siriak eta Jemengo erresumak bat egin ondoren. Alabaina, militarrek 1961ean Sirian egin zuten estatu kolpe batek eten zituen lotura guztiak. Egiptoko estatuak Errepublika Arabiar Batua izen ofiziala izan zuen 1971. urtea arte.