errenta
iz. Ondasun edo kapital batek epe jakin batean ematen duen mozkina. || Besteren etxea, lurrak… erabiltzeagatik hilero-edo ordaindu behar dena. v Errenta aldakorra. Titulu baten edo inbertsio baten urteko emaitza, enpresako urteko emaitzen arabera mailaz aldatzen dena, eragiketa baten irabazien zatia adibidez. v Errenta finkoa. Titulu baten edo inbertsio baten urteko emaitza, aurrez mugatua, zor publikoaren interesak adibidez. v Errenta diferentziala edo “Ricardorena”. Sarrera erantsia, beste ekoizleenak baino batez besteko koste txikiagoak erabiltzen dituen ekoizleak salgaiak saltzean lortzen duena. v Monopolio errenta. Leiha ezak sortzen duen irabazi ohiz kanpokoa. v Hurbiltasun errenta. Jarduera batek, bezeroengandik edo hornitzaileengandik gertu dagoelako, lortzen dituen abantailak. v Errenta fiskala. Zergak ordaintzean egiten den gutxitzea, zergak aurrez araututa dituzten kenketengatik eta zerga arintzeengatik. v Errenta nazionala. Produkzio faktoreen ordainketen batura (langileen soldatak, irabaziak, interesak, alokairuak…). Nazio produktu garbiarekin bat dator, produktu hori faktoreen kosteen arabera neurtuta dagoenean. v Errenta erabilgarria. Jasotako errenta —erretiro pentsioak, langabezia, osasun zerbitzuak eta administrazio publikotik hartutako beste diru sarrerak tartean direla— zerga zuzenak eta gizarte kotizazioak kenduta.