Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

errekin

iz. Beroa sortzeko erabiltzen den gaia.  v  Kim. Errekinak naturalak edo artifizialak izan daitezke, eta aldi berean gotorrak, isurkariak eta gas egoerakoak. Errekin natural gotorrak zura, zohikatza, lignitoa, harrikatza eta antrazita dira. Errekin natural isurkari nagusia petrolioa da, eta osagai ugari ditu; mota askotakoa izan daiteke. Petrolioarekin batera gas egoeran dauden errekinak ere badira, metanoa osagai nagusia dutela, etanoarekin eta beste hidrokarburo zenbaitekin batera.  v  Errekin artifizial gotor ezagunena egur ikatza da, eta egurra ikaztegietan egosiz ateratzen da. Errekin artifizial isurkariak petrolioaren destilaziotik sortzen dira. Gas egoerako errekin artifizialak hauek dira: argitzeko gasa (harrikatz lehorretik ateratzen dena), airezko gasa (karbono oxidoa eta nitrogenoa nahasi eta ikatz goritik igaroaraziz prestatzen dena) eta gas urtua (karbono oxidoa eta hidrogenoa nahasi eta ikatz goritik igaroaraziz lortzen dena). Azken mota horretako errekinak petrolio gordina zatika destilatuz ere lortzen dira.