erregistro
iz. Adm. Bulego bateko agirien, eskutitzen eta abarren sarrera-irteerak era laburrean idatziak izaten dituen liburua. v Erregistro zibila. Jaiotzak, ezkontzak, heriotzak eta pertsonen egoera zibilarekin zerikusia duten beste zenbait gertaera gordetzen dituen liburua. v Jabetzaren erregistroa. Epai barruti bateko ondasun higiezinen berri idatziz duen erregistroa; ondasun horien jabeen izena eta horietan gertatzen diren aldaketak zehazten dira bertan. v Merkataritza erregistroa. Merkataritza egintzak eta kontratuak idatziak dituen erregistroa. v Mus. Soinuen goratasunari dagokionez, giza ahotsaren edo musika tresna baten eskala hedadura; zabala edo estua, eta zorrotza, garaia, tartekoa edo grabea izan daiteke. || Organoan eta kideko tresnetan, soinu mota bakoitzerako hodi jokoa zabaltzen duen botoia.