Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erregimen

iz. Gobernu sistema. || Herri batean agintzen duen lege eta araudi multzoa. Erregimen politikoak. Erregimen demokratikoa, monarkikoa, parlamentarioa, liberala.  v  Dieta. Gatzik gabeko erregimena.  v  Geogr. Ibaien eta eguraldiaren zenbait gertaera azaltzen dituen ezaugarri multzoa. Ibaiaren erregimena.  v  Hizkl. Hitz batek nahitaez eskatzen duen hitza edo morfema. Aditzaren erregimena: aditzak eskatzen duen edo gobernatzen duen kasua.  v  Erregimen Zaharra. Europan, feudalismoa ahuldu eta estatu-nazio berriekin batera gorpuztu zen erregimen politiko-sozialari eman ohi zaion izena. Iraultza burgesak eta industrialak eman zioten azkena gizarte eta politika molde horri. Oro har, Erregimen Zaharra Errenazimentu garaitik (XV-XVI m.) Frantziako iraultza arte (XVIII. mende bukaera) zabaltzen da. Erregetza absolutista, gizartea mailetan edo estatuetan banatua egotea, eta burgesiak bultzaturiko kapitalismoaren aurkako joera dira Erregimen Zaharraren ezaugarri nagusiak.