erregresio
iz. Mat. Y aldagai batek X beste aldagai batekiko duen mendekotasuna adierazten duen ekuazioa zehazteko erabiltzen den matematika prozedura. Y mendeko aldagaia X aldagai askearen funtzio lineal batez geratzen da adierazia. Y aldagaian beste X, U, V… aldagaiekiko baldintzaturik espero den balioa da. Funtzio hori oso erabilia da estatistikan eta hurbilpenetan, x balio bakoitza u, v… aldagaietan dagozkion balioetara laburtzeko.