Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erregogor

izond. Kim. Beroak egoera aldaketarik eragiten ez dion edo beroak deskonposatzen ez duen gaiaz esaten da. 1.580° C-rainoko tenperatura jasan dezaketen gaiez esaten da batez ere. Beren osagaien arabera (silizezkoak, aluminazkoak, magnesiazkoak etab.) edo kimika ezaugarrien arabera (neutroak, azidoak eta basikoak) sailka daitezke gai erregogorrak. Hainbat erabileratarako baliatzen dira: labeak, suziriak, erreaktoreak, etab.