erreflexu
iz. Nerbioen erreakzioa, kontzientziak hauteman gabeko eragile bati erantzuten diona. v Erreflexu ikasia. Psik. Eragingarri baten ondorioz, izaten den nahigabeko erreakzioa, hartarako ikasi ondoren baizik gertatzen ez dena. Adibidez, txakur batek jateko ordua duen bakoitzean, txilin hotsa entzuten badu, listua isurtzen du, eta, hura entzun orduko, beti isuriko du listua, baita jateko ordua ez badu ere. Erreflexu mota hori Pavlov fisiologo errusiarrak aztertu eta ezagutarazi zuen. v Belaun buruaren erreflexua. Belaun buruaren azpiko gihar zaina jotzean zangoa jasotzea eragiten duena. v Sortzetiko erreflexua. Organismoak, aurrez ikasi gabe eragingarri jakin bati ematen dion erantzuna; adibidez, jaioberritan irenstea, edoskitzea, etab.