erredukzio
iz. Kim. Oxidazioaren alderantzizko prozesua. || Molekula, atomo edo ioi batek beste gai baten elektroi bat edo bat baino gehiago jasotzean gertatzen den erreakzio mota. Erredukzio prozesu bakoitzari oxidazio prozesu bat dagokio beti. v Indiarren erredukzioa. Hist. Jesusen Lagundiak XVII. mende hasieratik XVIII. mendearen erdia arte indiarrek beren ohiturak alde batera utz zitzaten eta haiei kristau dotrina erakusteko Ameriketan eratu zituen herriguneak.