erreduzitzaile
izond. Erredukzioa egiten duena edo egiteko balio duena. v Kim. Edozein molekulaz edo ioiaz esaten da elektroiak ematen dituenean, hau da, oxidatzen denean. Erreakzio horri oxidazio-erredukzio deritza. Erreduzitzaileen artean aipagarriak dira karbonoa, hidrogenoa, metalak eta aleazioak, besteak beste. v iz. Teknol. Ardatz-eraginaren bira kopurua gutxitzeko, ardatz eragilearen eta haren artean kokatzen den tresna mekanikoa. v elektr. Zirkuitu elektrikoaren korrontea erregulatzeko erabiltzen den etengailua.