erreberberazio
iz. Fis. Hotsaren iraupena egoitza batean haren sortzaile dena isildu eta gero. Egoitza batean entzuleari belarrietara iristen zaion hotsa bi iturritatik datorkio: hots fokutik eta paretetan islatzen denetik. Islatze horiek handiagotu egiten dute hotsaren ozentasuna, baina ulerkaitzako, bereizgaitzako egiten dute, erreberberazioa sortuz. Hotsaren isla galerazteko edo hotsa moteltzeko ohialak jartzen dira edo hormak poro askoko materialez estaltzen. || Argi edo bero irraden isla bizia. Eguzkiaren erreberberazioa elurretan.