Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erreaktibo

iz. Kim. Erreakzio kimiko batean beste gai bat atzemateko, neurtzeko edo produzitzeko erabiltzen den gaia. || izond. Erraz erreakzionatzen duena.  v  Gai erreaktiboek zer nolako erreakzioak eragiten dituzten ezagututa, erraza da haiekin erreakzioan sartutako gaien izaera ezagutzea, erreakzio ondorengo gertaeren ezaugarrien araberakoa izaten baita. Badira erreaktibo organikoak eta ez-organikoak, eta erreakzioa zenbat gairekin egin ahal duten kontuan hartuta, orotarikoak (hidroxido sodikoa, etab.), hautatzaileak (hidrogeno sulfuroa, etab.) edo espezifikoak (dimetilgloxina, etab.) izan daitezke.  v  Erreaktibo elektrofiloa. Dentsitate elektroniko handiena duen zatiarekin lotzen dena, elektroiak bereganatzean erreakzionatzen baitu. Erreaktibo elektrofiloak dira oxidatzaileak eta katioi multzoak.  v  Erreaktibo nukleofiloa. Lotura berria eratzeko behar diren elektroiak ematen dituena; hortaz, atomoaren elektroi dentsitate apaleko nukleoak biltzen ditu.