Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errazuriz Zañartu, Federico

Txileko politikaria (Santiago, 1825 - Santiago, 1877). Etxe euskaldun batean jaio zen. Liberala zen eta 1851. urteko matxinadan hartu zuen parte (Motín de Urriola). Haren ondorioz, Perura jo behar izan zuen ihesi. José Joaquín Pérezen garaian ministro izan zen eta 1871. urtean, liberalak eta kontserbadoreak elkartu ondoren, Txileko lehendakari hautatu zuten. Karguan egon zen garaian (1871-1876) lehendakariaren ahalmenak murriztu zituen, bide eman zien parlamentuan talde politiko txikiei eta hezkuntza laikoa antolatu zuen.