Errazti Esnal, Begoña
Bizkaitar politikaria (Barakaldo, 1957). Eusko Alkartasuna alderdiko kidea. Deustuko Unibertsitatean Historian Lizentziatua. Institutuko irakasle izan zen Bilbon 1980-1985 bitartean, eta ondoren Nafarroara joan zen bizitzera. Han, besteak beste, Rio-Arga Lantegi-Eskolako zuzendari izan zen 1987tik 1991ra eta, ondoren, Nafarroako Ikastolen Elkarteko kudeatzaile 1991etik 1995era. 1995eko hauteskundeez geroztik Nafarroako Foru Parlamentuko kide da, eta EAren bozeramaile ganbera horretan. 1999ko hauteskundeetan berriz hautatu zuten parlamentari izateko. 1995az geroztik, halaber, Eusko Alkartasunako Zuzendaritza Nazionaleko kide da, eta alderdiko lehendakari hautatu zuten EAk 1999an Iruñean egindako V. Batzarrean. Carlos Garaikoetxeak berak sortutako alderdiaren presidentzia uzteko asmoa zuela adierazi ondoren, bi zerrenda aurkeztu ziren Batzarrean: Begoña Errazti buru zuena irabazle suertatu zena, eta Koruko Aizarna gipuzkoarra buru zuena.