Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erraboil

iz. Bot. Lur azpiko zuztar lodia, hosto gisako mamitsu batzuek biltzen duten begi batek osatua, urtero landare berria ematen duena. Tipula erraboila da. Landare erraboilduna. || Lur azpiko zuztar lodietako hantura, patataren eta bedaurraren zuztarrekoa adibidez. Elikagaiak gordetzen ditu.  v  Bizkarrezurraren erraboila. Anat. Bizkarrezurraren goialdeko hantura, entzefaloaren eta garuntxoaren arteko lotunea dena. Elikadura eta ugalketa funtzio batzuk gobernatzen eta kontrolatzen dituzten nerbioguneak ditu bere baitan; horietako asko bizitzarako behar beharrezkoak dira.