ernaldi
iz. Abere bat ernari dagoen denbora. v Ugaztunetan, enbrioia ernaltzetik umea egin arterainoko umaldia, umekiak amaren umontzian hazteko duena. Ernaldia laburragoa izaten da animalia txikietan, ume asko egiten dutenetan, handietan, erditze bakoitzean ume bakarra izan ohi dutenetan baino. Arratoiak 18tik 21era egun bitarteko ernaldia du, untxiak 30-32, katuak 60-70, txakurrak eta otsoak 58-63, gizonak 250-290, zaldiak 320-355, elefanteak 520-730.