Erkoreka, Gabriel
Bizkaitar musikagilea (Bilbo, 1969). J. C. De Arriaga Bilboko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Ondoren, Carmelo Bernaolarekin, Gasteizko Goi Musika Eskolan aritu zen eta piano ikasketak egin zituen. 1995ean, Londresera joan eta bertan egin zituen graduondoko konposizio ikasketak. Joaquín Achúcarro, Salomon Mikowsky, Elza Kolodin eta Malcolm Frager bezalako irakasleekin pianoa interpretazioa ikasi du. Bakarlari gisa aritu da eta orkestrazio irakasle modura, Londreseko Royal Academy of Music-en. 1996am SGAEko lehen saria eskuratu zuen. UNESCOren Konpositoreen Nazioarteko Tribunan parte hartzeko hautatu zuen RNEk. Gaudeamus nazioarteko sariketan (Amsterdam), finalista izan zen, 1998an.
- erkintze
- erkitu, erki, erkitzen
- erkitze
- Erkizia, Domingo Ibañez de
- Erkizia, Joseba
- Erkoreka, Gabriel
- Erkuden
- erla-
- erla
- erlabio
- Erlaitz