Euskal idazle eta itzultzailea (Andoain, 1958). Gipuzkoako Foru Diputazioan egiten du lan itzultzaile modura. IVAPek argitara ematen duen Administrazioa Euskaraz izeneko aldizkarian hainbat artikulu idatzi ditu. Euskal itzultzaileen elkarteko lehendakari izendatu zuten 1996an.