Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erevan

edo Erivan. Armeniako Errepublikako hiriburua, Razdan ibaiaren ertzean, 1.000 metroko goratasunea  v . 1.199.000 biztanle (1989). Museoak eta monumentuak. Aireportua, unibertsitatea. Uzta oparoak ematen dituen lurralde baten erdian dago (kotoia, ardoa, fruituak, barazkiak). Industria nahikoa indartu da Razdanen egin diren urtegiei esker (burdingintza, aluminioa, mekanika industria, kautxua, ehungintza eta janariak).  v  Historia. K.o. I. mendean sortu zuten hiria, egungo Erevandik hurbil. VII. mendetik aurrera aipamen ugari dago hari buruz. XVI. mendean Persiako erregeen egoitza izan zen. Turkiarrek 1582an hartu zuten eta persiarren esku geratu zen berriro 1604ean. 1828an Errusiako inperioaren barnean geratu zen Ekialdeko Armeniarekin batera, tsarraren osteek hartu ondoren. 1918an, Armeniako errepublika burujabeko hiriburua izan zen eta 1920ko abenduan, Armeniako sobietar errepublikakoa. Erevan eta Armenia osoa astindu zuen lurrikara batek milaka hil eragin zituen 1988an. 1991. urtean, Erevan Armeniako errepublika burujabeko hiriburu bihurtu zen, Armenia Estatu Independenteen Erkidegoko kide bilakatu zenean.