Erfurt
Alemaniako erdialdeko hiria, Turingiako eskualdean, Gerea ibaiaren ertzean. 220.000 biztanle (1989). Garrantzi handiko industria eta merkataritza hiria. Aipatzekoak dira bertako katedraleko beirategiak (XIV. mendea). San Agustin komentuan Lutero bizi izan zen. nHistoria. Hiri zaharra da Erfurt. 741. urtean apezpikutegi bat sortu zen bertan eta Hansako Ligakoa izan XV. mendean. 1806-1813 bitartean Frantziako osteak egon ziren bertan. v Erfurteko elkarrizketa. 1808ko urrian Erfurten lorturiko akordioaren arabera, Errusiako tsarrak lagunduko zion Napoleon Bonaparteri Austria gerran hasten bazen eta, ordainez, Errusiako inperioak Finlandia, Moldavia eta Valakia eskuratuko zituen.