Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eresbil

Musika artxiboa, 1974an sortu zena Errenterian (Gipuzkoa) Euskal Konpositoreen obra bildu, jaso eta zabaltzeko. Euskal musikagileen obrak zabaltzeko ospatzen den Musikaste jaialdia antolatzeaz arduratzen den Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren ekimena izan zen musika artxibo bat sortzearena. Eresbilek bere sorreratik bertatik garai guztietako euskal musikagileen partiturak bildu ditu. 1974ko irailean 300 musikagileren zerrenda osatu zuen, 1990an 1162ra igo zen kopurua eta 1998an, jadanik 1387 ziren Eresbilen izena emandako musikagileak. Artxibo honek Espainiako Kultura ministerioak ematen duen Medalla de Plata al Mérito en las Bellas Artes delakoa jaso zuen.