Erenchun Onzalo, Eloy
Gipuzkoar margolaria (Arroa, 1917). Teodoro Erenchun margolariaren iloba. Bere gisa egin zituen ikasketak. Gipuzkoako Artista Gazteen Erakustetan lehen aldiz 1934. urtean hartu zuen parte. Harrezkero erakusketa ugarietan eman zituen ezagutzera bere obrak: Bilbo (1945, 1945, 1946, 1948), Donostia (1945, 1946, 1947), Gasteiz (1947) eta Madril (1950).