Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erekteion

Atenasko Akropolisean dagoen tenplua. Gaur egun zutirik dirau, osorik ez bada ere. Ospetsuak dira bertako zutabeak eta kariatideak. Lehen tenplua Erekteoren ohoretan egin zen. Gaur egungo tenplua (K.a. 409-400), persiarrek K.a. 479an suntsitu zuten beste baten lekuan eraikia da. Akropoliko joniar eraikuntza ederrena da.