Erauskin Garmendia, Jose Frantzisko
(«Patxi Errota», «Erauskin Errotari» deitua) Gipuzkoar bertsolaria (Zaldibia, 1874 - Zaldibia, 1945). Kubako gerran parte hartu zuen 1896-1898 urteetan. Handik etorritakoan Beasaingo CAF lantegian hasi zen lanean, eta berehala bertsolaritzan. Zeruko Argia aldizkarian argitaratu zituen bertsoak. Bere bertsorik gehienak Antonio Zavalak jaso zituen eta Auspoa bilduman eman zituen argitara.
- erauntsi 1, eraunts, eraunsten
- erauntsi 2
- erauntzi, erauntz, eraunzten
- erausi 1, eraus, erausten
- erausi 2
- Erauskin Garmendia, Jose Frantzisko
- Erauskin Lujanbio, Jose Ramon
- erausle
- Erauso, Katalina
- erauste
- erauzgarri