Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eratsun

Nafarroako iparraldeko udalerria (Malerreka, Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Goizueta, ekialdean Labaien eta Saldias, mendebalean Ezkurra, eta hegoaldean Basaburua. Goratasuna 528 m. 26.04 km2. 1998ko datuen arabera, 189 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (eratsundarrak). Auzoak: Eratsun eta Urrutiña. Ezkurra ibaia igarotzen da udalerritik. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 98. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Nekazari herria izanagatik ere, bertako jende asko ari da Leitza aldeko industrian lanean. Aipagarriak dira San Joan eta San Paulo ermita erromanikoak.