Epaminondas
Beoziako militarra eta politikoa (Tebas, K.a. 418 - Mantinea, K.a. 362). Alderdi demokratikoko kidea zen, eta Tebasko Pelopidas jeneralari lagundu zion espartarrak aienatzen (Leukrako gudua, K.a. 371). Ondoren Tebasen nagusitasuna azaldu zuen Greziako erdialdera eta Meseniako lurraldea kendu zien lazedemoniarrei. Tesalian eta Peloponeson kanpainak egin ondoren, Esparta, Atenas eta haiekin bat eginik zeuden beste hirietako gudarosteak Mantinean garaitu zituen, baina borroka horretan zauritu zuten. Epaminondasen garaipenek itzali zuten Espartaren ospe militar handia eta behin-behineko nagusitasuna eman zioten Tebasko hiriari, Greziako gainerako hirien artean.