Epaltza Ruiz de Alda, Aingeru
Nafar idazle eta itzultzailea (Iruñea, 1960). Ikasketaz kazetaria da. Komunikabide ugaritan aritua da eta gaur egun itzultzaile gisa dihardu Nafarroako Gobernuan. Antzerki lan bat kaleratua du (Mugetan Irri, 1984), baita poema liburu bat ere, Ahur taupada geldoak (1985). Lan horiez eta erreportajeez landa, narratibazkoak ditu gainerako lanak: Sasiak ere begiak baditik (1986), Garretatik erauzitakoak (1989), Ur uherrak (1993), Lur zabaletan (1994) eta Tigre ehizan (1996). 1999an Joseba Jaka beka irabazi zuen, eta laguntza horri esker kaleratu du 2000. urteko azaroan Rock’n roll izeneko lana. Tigre ehizan eleberriarekin Euskadi saria irabazi zuen 1997. urtean. Azken urteotan idatzi dituen liburuen artean, hauek dira aipagarrienak: Rock’n’Roll eleberria (2000), Lasto sua ipuin-bilduma (2005), Mailuaren odola (2006), XVI. mendean kokatutako eleberri historikoa, eta Bezperaren bezpera (2007), Nafarroako abertzaletasunari buruzko saiakera-lana.
- epaitegi
- epaitu, epai(tu), epaitzen
- epaitza
- epaitze
- epaixka
- Epaltza Ruiz de Alda, Aingeru
- Epalza López de Lerena, Domingo
- Epalza Zubarán, Tomas José
- Epaminondas
- Eparotz
- epe