entonazio
edo intonazio. iz. Tonua ematea; entonatzea. || Esan nahi denaren, adierazi nahi den sentimenduaren edo erabiltzen den mintzamoldearen doinuaren araberako ahots gorabeheratasuna. v Hizkl. Hitzaren, esaldiaren edota hizketaren zati baten osagai diren hurrenez hurrengo soinuei dagokien tonu segida adierazten duen kurba melodikoa. Entonazio kurba goranzkoa, beheranzkoa, garaia, baxua, berdina eta gora-beheranzkoa izan daiteke. || Hizkeraren doinua.