entomologia
iz. Zool. Intsektuak aztertzen dituen zoologiaren alorra. v Entomologia XVII. mendean sortu zen, Malpighik zeta harrei buruz egin zituen azterketekin eta Frisch eta Roesel von Rosenho ikertzaileek intsektuen metamorfosiari buruz egin zituzten behaketekin. Harrezkero indartuz joan da etengabe zientzia hau, eta gaur egun bera da zoologiako alorrik zabalena. Entomologiak era askotako erabilerak ditu gizartean; hala, medikuntzan eritasunen igorleak diren intsektuak aztertzen ditu; nekazaritzan intsektu izurriteak, eta ekonomian, industriarako interesgarri diren intsektu jakin batzuk (seda edo argizaria ematen dutenak, adibidez).