Entença, Berenger d’
Kataluniako aitonen semea (1307an hila). Almogabiarren buruzagia, Roger de Llúria almirantearen ezkon anaia. Roger de Florek bigarren buruzagi hautatu zuen Ekialdera egin zuen espedizioan. 1304. urtean, Konstantinoplako enperadoreak duke egin zuen. Roger Andrinopolisen hil zutenean, Gallipoli eta Heraklea suntsitu zituen, kataluniarren mendekua deituriko ekintzan. Genoarrek preso hartu zuten baina Jakue II.a Aragoiko eta Kataluniako erregeak bahitura saria ordaindu eta aske utzi zuen. Bere almogabiarrekin itzuli zen. 1307. urtean hil zen Bernat de Rocafort behinolako lagunak gidaturiko almogabiarrekin izan zuen liskar batean.